XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sua Gauza onuratsua da sua; baino kaltegarri ere izan ditekela, pentsatzen da.

Hona hemen esaera batzuk; hor adierazten da noiz izan leizken onuratsuak eta noiz kaltegarriak sua eta ura: sua eta ura morroi onak, nagusi gaiztoak; ura eta sua belaunaz beetik.

Sua, behar-beharrezkoa sukalde-lanetan eta etxea eta pertsonak otzaren aurka babesteko, berdin, beharrezkoa izan du gizonak piztiekin burrukan egiteko eta gaiak eta tresnak egiteko.

Sukaldeko sua irelu bat, etxearen sinbolo bat eta arbasoentzako opari bat bezela ikusia izan da.

Mesede batzuk eskatzen zaizkio; haurren bigarren ortzaldia, pozoituak ote dauden susmo txarra daukaten janariak garbitzea ogi, ur, kafe, persona eta abere arrotzak sagaratzea eta etxeko egitea.

Norbaitek persona bat bere etxean edo familian sartzea nahi zuenean, famili-kide eginik (ezkontzaz edo serbitzurako), bere etxera erakartzen eta sutegiaren edo ta su gaineko lagatzaren inguruan bira batzuk eman arazten aleginduko zen.

Horrela ziur lortzen zen nahi zena; hala uste zen beintzat.

Horrela pentsatzen eta egiten zuten oraindik asko ez dela Gipuzkoako Goierrin, Zuberoan eta beste herri alde batzuetan.

Gauza bera egiten da kanpotik ekarritako katuekin, etxe berrian bertakotu ditezen.

Lehen, kafea su gainetik ateratzean, oitura zenez, ilinti baten muturra sartzen zen kafe-ontzian (Meñaka, Lekeitio, Ataun).

Gauza bera egiten zen, gauez iturritik ekartzen zen urarekin.

Aipatu dezagun hemen, oraindik Euskalerriko lurralde batzutan bizi den oitura bat ere, harri gorituen bidez esnea egostea, eta gaixoei harri gorituz irakindako ura ematea, alegia.

Uste danez, asabei atsegin zaie sukaldeko sua, han bizi izan bait ziran eta hara itzultzen dira gauero.

Honekin badu, dudarik gabe, zerikusirik ausberoa biltzerakoan, gauez, Ataunen erabiltzen den esaera harek: Nik sue biltzeen, aingeruuk etxeen sartzeen, etxeen etxekook beinkatzen.

Gaboneko suak garrantzi berezia du.

Herri askotan bada etxe bakoitzeko sukaldean enbor bat pizteko oitura; Zegaman gabonzuzi deitzen diote.

Etxe hartako biztanle eta abereentzat mesedegarri diran aalmen bereziak omen ditu enbor horrek; tximisten aurka, gaitzen aurka, etabar, babesten omen ditu.

San Juanen oikuneetan (Ekainak 24) egiteko nabarmena du suak.

Euskalerriko herri askotan, etxeen atarietan, sutzarrak pizten dira.

Horrela Saran, beste herrixka batzuetan bezela, sutzarrak pizten dituzte San Juan bezperako gauean, sasi eta era askotako zuhaitz adarrekin eta Erramu igandez elizan bedeinkatutako erramu adarrekin.

Etxeko personek suaren inguruan ibiliaz errezatzen dute errosarioa, sua eskuin aldetik dutela.

Gero gazteek batzuetan zaarrek ere bai suaren gainetik jauzika ibiltzen dira, ona barnea, gaiztoa kanpora esanaz.

Jarraian illindi batzuk botatzen dituzte arto-soroetara eta etxeko teilatura, horrela egur horiek bedeinkatuak dirala, pentsatzen bait da, erre diran erramu adarrak bedeinkatuak ziran bezela.

Azkenik, harri zabal bat jartzen dute autsen gainean eta haurrei esaten diete (...).